EUDELeko presidentea
Esther Apraiz: "Udalen ardura izan edo Jaurlaritzarena, tasa turistikoa udaletara itzuli behar da"
Derioko alkate ere badenak urtebete egin du EUDELeko presidente gisa. Mugikortasunaz, etxebizitzaren arazoaz, pisu turistikoez eta udalerrien finantziazioaz hitz egin dugu berarekin "Faktoria"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Esther Apraiz pozik azaldu da urtebetean EUDELen egindako lanarekin. Aurrekontuak aurrera atera izana azpimarratu du berezik, horrek bide eman duelako udalek eskatzen zituzten beharrei erantzuteko eta besteak beste, UDALHITZ, udal langileen hitzarmena berrikusten hasteko.
Mugikortasunaren astea hasi den honetan, Apraiz prest azaldu da Mugikortasun jasagarrirako sailburuarekin elkartzeko. Garcia Chuecak isuru baxuko eremuak udalerri ertainetara zabaltzeko aukera aipatu zuen joan den astean. zuzenean ez dutela sailren berirrik izan aipatu du Apraizek, baina prest azadlu da hitz egiteko. Argi utzi du udalerri bakoitzaren errealitatea aztertu behar dela, ondoren mugikortasun jasangarri baten aldeko edozein neurri errealidade horretara egokitu behar delako, " neurriak hatzerqakoan tokiko sensibilitatea somatu behar da", esan du Esther Apraizek.
Turismoak sortzen duen distortsioari aurr egiteko udalek eskatzen duten tasa turistikoari buruz, EUDELeko presidneteak aiderazi du bera ez dela sartuko udalek ala Jaurlaritzak kobratu behar ote duten baina argi du, tasa hori udalentzat dela: "turismoaren eragina udalerriek nabaritzen dute eta beraz, udalerrietara itzuli behar da tasa hori, zerbitzu hobeak eskaintzeko eta turismo jasangarriago bat diesinatzeko".
Pisu turistikoei buruz, bestalde, EUDELen barruko azterlana urte amaierarako bukatuta izatea espero duela jakinarazi du. Gomendio zerrenda bat osatuko dute eta ondoren udalerrietara bidaliko dute, udalerri bakoitzak erabaki dezan kaso egin ala ez. Bide batez jakinarazi du Denis Itxaso etxebizitza sailburuarekin elkartzekotan direla, epe laburrean.
Azkenik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek herri txikien finantziazioa hobetzeko onartu dute arauaren egokitzapena txalotu du: 2025etik aurerra udal funtsaren % 1,2 zuzendu zaie 1.100 biztanletik beherako biztanleak dituzten udalerriei.