Bigarren Laurdena
Ingurumen arloan, XXI. mendeak "gure tokian" jarri gaitu
MIKEL ROTAETXE| EITb Media
XXI. mendeko aldaketa nagusiak aletu eta etorkizunera begira jartzen gara asteazkenetan 'Faktoria'n. Ingurumenaz, energiaz eta zientziaz aritu gara bigarren saioan Fermin Alvarez, Garbiñe Manterola eta Markel Peñalbarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Modernitatearen eta abangoardiaren ikurtzat dugun XXI. mendeak lehen laurdena beteko du aurki. Eta, 'Faktoria'-n, denbora-urrats soila baliatu nahi dugu atzera begirakoa egin, munduak izan duen eboluzioa aztertu eta etorkizunerako begirada zorrozteko. Bigarren atalean, ingurumenaz, energiaz eta zientziaz aritu dira Fermin Alvarez itsas-geologoa, Garbiñe Manterola BRTAko transferentzia arduraduna eta Markel Peñalba Mondragon Unibertsitateko eta Ikerbasqueko ikerlaria
Ingurumenak agendaren zentralitatea hartu duela nabarmendu dute solaskideek, herritarren lehentasunen artean kokatu direla klima-kontuak, baina inoiz ez bezala hauspotu direla klima larrialdia zalantzan jartzen duten diskurtso ukatzaileak. Bide onetik aurrera egiteko, pentsamolde berriez gain, zientziaren, teknologiaren eta etikaren premia nabarmendu dituzte.