Itxi

Joko adikzioa

Mikel, joko adikzioaz: "Buruak klik egin zidan jabetu nintzenean 20 urte lanean emanda ez nuela ezer"

Iruñean egin den Estatuko kongresu batek erakutsi du adin txiki direla hasi eta geroz eta gazteago direla joko adikzioa duten pertsonak. "Faktoria" albistegian jaso ditugu lekukotzak eta adituen iritziak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mikel Bandres 27 urterekin hasi zen online pokerrean jokatzen, Jonek 26 ditu eta adingabea zenean kirol apostuekin hasi zen. Biak euro gutxirekin hasi ziren baina, milaka euro jokatzera galdu zuten. Mikelek 'bosgarren egunerako soldata guztia' galduta zuen eta orduan konturatzen hasi zen akaso arazo bat zuela. 'Baina, berriz ere jokatzen nuen. Konsziente nintzen arazo bat nuela jokoarekin baina, nahi nuenean utziko nuela uste nuen baina, ez da horrela'. Jonek 'euro bakarrarekin 12 euro lortu zituen, 12rekin 100 eta 100tik 1000 euro irabazi zituen eta horrek liluratu' zuen. Laster jabetu zen bera arazoa zuela, 'normalean guztia galtzen duzu'.

Biak dira gaur egun ludopata eta tratamenduan daude eta biak dira, egungo joko adizkioa dutenen adibide garbia. 'Gazteak dira, 35 urtetik beherakoak gehienak eta oso denbora laburrean diru kopuru asko' galtzen dutela diote adituek. Saioa Yeregi eta Oihane Olaeta psikologoak dira eta adikzioa dutenekin lan egiten dute. Yeregik Nafarroako Aralar elkartean eta Olaetak Bizkaiko Ekintza-Alubiz-en. Bere begiekin ikusi dute adikzio honek uzten duen kaltea, arratsalde bakar batean 100.000 galdutakorik pasa da euren bulegoetatik eta kezkatuta begiratzen diote egun adikzioa duten kopuruari: 'kasu gehiago azaltzen ari dira baina, akaso kontzientzia handiagoa dagoelako' izan litekeela baina, jabetu dira azkenaldian badirela 15 urterekin jokoan hasi direnak. Eskoletan adikzio honi buruzko heziketa berezitua eskatu dute.

Audioak (1)