Bigarren laurdena
XXI. mendea: iraultza bizigarria eta bainuak Nerbioin
MIKEL ROTAETXE
Auzo, herri eta hiri bizgarriagoak lortzeko bidean, urrats nabarmenak eman ditu Euskal Herriak. Nazioartetik etxeratuta, 2050eko bizitokiak irudikatzen hasi dira Maria Loroño Leturiondo eta Ainhitze Bizkarralegorra Bravo. Bizimodu berdeagoa irudikatu dute, komunitarioa eta aniztasunak ardaztua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mundu zabalean bidea egin duten bi emakume elkartu ditu Faktoria-k Bigarren Laurdena asteazkenetako tartean: Maria Loroño Leturiondo BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroko ikeraria eta Ainhitze Bizkarralegorra Bravo Alboan fundazioko kidea. Danimarkan bizi zela klima-egokitzapenaren munduan murgildu zen Loroño eta Bizkarralegorrak, berriz, bi hamarkada egin ditu Belgikan, Indian, AEBetan eta Tailandian, Europako Batzordearentzat lanean, ikasten edo alaba hezten.
XXI. mendeak lehen laurdena beteko duen honetan, bien begiradak elkartu ditugu, egungo bizitoki eta bizimoduek dituzten erronkez aritu eta 2050era begira jartzeko. Bizileku berdeagoak aldarrikatu ditu Loroñok, bizigarriagoak eta garraio-eredu berrikusiarekin, eta, amesten hasita, igerileku urbanoa nahi luke Bilboko Nerbioi ibaian. Bizkarralegorrak aniztasunaren bestelako kudeaketan jarri du azpimarra eta herritarrentzako espezio berriak aldarrikatu ditu, elkarbizitza estutu eta aberasteko helburuz.