Elkarrizketa politikoa
Etxanobe: "Prest gaude Urdaibain entzuketa prozesua gauzatzeko eta horren ondorioz aldaketak egiteko"
Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi du Urdaibai Guggenheim proiektua nazionala dela, eta, beraz, elkarrizketa derrigorrezkoa dela, eta bide guztiak erabiliko dituztela. Proiektua ez dagoela dio, ideia bat baizik, eta hori garatzen ari direla. Ezer ez ezkutatzeko konpromisoa duela azpimarratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Urdaibaiko Guggenheim proiektua nazionala dela azpimarratu du, eta beraz, elkarrizketa derrigorrezkoa dela. Elkarrizketa bide guztiak erabiliko dituztela aipatu du, bai formalak, bai informalak. "Entzun egin behar dugu", aipatu du "Faktoria"n egindako elkarrizketan, eta entzuketa prozesu horren ondorioz aldaketak egiteko edo ontzeko prest daudela nabarmendu du. Ezer ezkutatzeko ez duela esan du, eta horretan konpromisoa hartu duela berretsi du.
Erabakitzeko eskubideari lotuta, berriz, atzo zuhur jokatu nahi izan zuela esan du, koalizio gobernu baten buru denez, "denen ahaldun nagusia" izan nahi duelako. Edonola ere, aipatu du erabakitzeko eskubidea ez dela Batzar Nagusien kontua soilik. "Gizartearen gehiengoak erabaki behar du nolako harremana nahi dugun Estaturekin etorkizunean", esan du.