Itxi

Kultur industria

Joxemari Sors: "Elkarrek bide hau egin ez balu, kultur kolonialismoa handiagoa litzateke herri honetan"

Elkar fundazioko patronatuko lehendakari izateari utzi berritan, 70eko hamarkadatik hona egindakoez aritu da: "Ez da erraza izan. Baina bidea samurra izan ez denean, emaitzak hobeto disfrutatzen dira. Eta iritsi garen leku honek garrantzia handia du euskararentzat".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kudeaketa lanak utzita zituen lehendik; Elkarreko patronatuko lehendakari izateari utzi dio orain, 73 urterekin, Joxemari Sorsek. Kostako zaiola esan du baina beste erremediorik ez dagoela, beste batzuei utzi behar zaiela erronka berrietarako bideak topatzen. 70eko hamarkadatik hona Ekar sortu zutenek egindakoez aritu da bera. Uste du euskararentzat inportantea den lekura iritsi dela bide hori.

Audioak (1)