Itxi

Bakardadea

Nahi gabeko bakardadea, gero eta ohikoagoa den errealitatea

Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemiaz geroztik, bikoiztu egin da nahi gabeko bakardadean dauden pertsonen kopurua: 70 milatik gora lirateke uneotan. Amaiak, Lidek eta Lupek haien testigantza eman dute Euskadi Irratiko Faktorian, errealitate ikusezin honi ahotsa jartzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nahi gabeko bakardadea fenomeno konplexua da, subjektiboa, bakoitzaren esperientziatik abiatzen dena. Gertatzen da, emozionalki, nahi baino gutxiago edo nahi baino arinagoak direnean besteekiko harremanak. Ez dute zertan isolatuta dauden lagunek sufritu: inguruan sare bat izanda ere, litekeena da bakardadea sentitzea. Estatuko Bakardadearen Behatokiaren arabera, bost heldutik bat bakarrik sentitzen da uneotan, eta %13,5ek modu kronikoan pairatzen du duela bi urte edo gehiagotik. Amaia, Lide eta Luperen lekukotzetatik abiatuta, haien ikuspuntua eskaini digute Idoia Imaz erizaintza-irakasleak zein Iker Pinilla haur eta nerabeen arretarako Zeuk Esan telefonoko teknikariak.

Audioak (1)