Itxi

Gazako egunerokoa

Atef Abu Saif, Palestinako Kultura ministro ohia: "Hildakoak nire testuetan bizi dira".

MIKEL ROTAETXE

Hitzen indarraz jabetuta, erasopeko Gazako herritarren istorio pertsonalak bildu ditu Atef Abu Saif idazle eta politikariak "Gazako egunerokoa"-n (Berria, Elkar, Jakin). Palestinari datorkionaz ezkor mintzatu da "Faktoria"-n: "Netanyahuk dena erreko du, Neronen pare".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Iazko urriaren 7ak amesgaiztoa dirudi: hondartzan nengoen, goiz fresko ederrean. Bat batean gerra hasi zen, sarraskia. Ihesean hasi nintzen, eta ihesean segitzen dut". Kontakizun gordina egin dio Euskadi Irratiko 'Faktoria'-ri Atef Abu Saif (Gaza, 1973) idazle, akademiko eta Palestinako Aginte Nazionaleko kultura ministro ohiak. 85 egun eman zituen Israelen erasopeko Gazan eta garai hartan idatzitako egunerokoa euskaraz eman dute argitara BERRIAk, Elkarrek eta Jakinek: "Gazako egunerokoa".

"Eguneroko hau gerran bizirauteko modua zen", azaldu du elkarrizketan, "jendearen istorioak kontatu nahi nituen, eta baita nireak ere". Indarkeria eta gerra gaztarren narratiban dagoela dio, "ez baitago gerra ezagutu ez duen palestinarrik". Eta ezkor mintzatu da etorkizunaz: "Netanyahuk dena erre nahi du, Neronek Erroma erre zuenean bezala; edonora eramango du gerra". Kezkagarriena, nabarmendu duenez, hondamenditik sortuko den belaunaldia da: "500 ikastetxe birrindu dituzte israeldarrek; gerrak luze iraungo du buruetan, arimetan eta psikologian".

Abu Saifen idatziak koordinatu eta euskaratu dituzte Arantxa Elizegi Egilegor eta Irene Arrarats Lizeaga BERRIA egunkariko kazetari eta euskara arduradunak. Atefen idatzien kazetaritza-indarra nabarmendu dute, zifrek ezkutatzen dituzten pasarte pertsonalak argitara emateko gaitasuna, eta erabilitako hizkuntza bizia: "hitz bakar batek hamaika irudik baino gehiago balio dezake".

Audioak (1)