ARTISAU AUTODIDAKTA
Mario Merino: "Eszenatoki fantastikoekin hasi nintzen; orain makina erremintako dioramak eskatzen dizkidate"
JON ARTANO IZETA
Pertsona, animalia, landare eta objektuen irudikapena dagokion inguruan erakusten duen miniatura multzoa da diorama, wikipediaren arabera. Marrazki bizidunetako, bideo-jokoetako eta fikziozko serieetako pertsonaien panpinak kokatu ahal izateko eszenatokiak egiten hasi zen Merino, terapia moduan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Satisfaixue, horixe sentitzen du mario Merino azoitiarrak lan bat amaitu eta ondo dagoela iruditzen baldin bazaio. Zodiakoko Zaldunen munduko txoko baten errepresentazioa izan zen egin zuen lehendabizikoa. Asko ikasi du, ordutik. Eta enkarguz ere sortzen ditu piezak orain; herriko saltokiek, partikularrek edo inguruko tailerrek enkarguak egiten dizikiote. Umetako logela izandakoan hartu du Euskadi Irratia, gurasoen etxean; gaur egun horixe du dioramak sortzeko estudioa.