Gripearen aurkako kanpaina
Garbiñe Sukia, erizaina: "Ez dut ulertzen zergatik ez duten txertoa jartzen osasun profesionalek"
Euskadin urriaren 7an hasi da gripea eta covidaren aurkako txertaketa kanpaina.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiako Alde Zaharreko anbulategian 10:30ean hasiko da txertaketa eta bertan lanean ariko da Garbiñe Sukia erizaina. Minuturo espero dute pertsona bat, 60tik gorakoak guztiak; 100 bat herritar inguru dira. Aurten bereziki 5 urtetik beherako haurren txerkaketa sustatu nahi dute, "gripeak adin horietan eragin handia duelako" esan du "Faktoria"n Sukia erizainak. Aurten modu berezian, ziztadarik gabe, sudur bidez jarriko dute txertoa.
Osasun profesionalen heren batek baino ez du txertoa jartzen eta horri ez dio zentzurik bilatu Garbiñe Sukiak, "ez dut ulertzen, nik urtero jarri izan dut eta uste dut bai gu babesteko eta baita herritarrak babesteko ere, txertoa jartzeko beharrean gaude. Denok jarri beharko genuke".
Aurtengo gripearen ezaugarriez galdetuta, Alde Zaharreko anbulategiko profesionalak Euskadi Irratian esan du pasa den urteko gripearen antzekoa dela baina, covidarekin batera nahastuta, arrisku handiagoa ekar dezake.