Gogora institutua
Alonso: "Orain arteko ikerketek ez dute koherentzia izan. Hutsuneak ikusi eta planifikatu behar dira"
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora institutuko zuzendariak aniztasunean sakondu behar dela adierazi digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alberto Alonso Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora institutuko zuzendariak izendatu osteko lehen elkarrizketa eskaini du Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Aniztasunean sakondu behar dela adierazi digu.
Biktima guztien aitortza aldarrikatu du Alonsok, eta esan du, orain arte egindako lanean inprobisazioa eta koherentzia falta nabaritu dituela. Bere asmoa ei da aniztasunean sakontzea, eta memoriaren esparruan betetzeko dauden hutsuneak betetzea. Ikerketa gai gisa, LGTBI kolektiboak edota emakume errepresaliatuek jasandako indarkeriak jarri ditu adibide gisa.
Gogora instituturako alderdiek aukeratu beharreko ordezkarien inguruan sortutako polemikaren harira, esan digu gaia kezkaz jarraitu duen arren, alderdien erabakia errespetatzen duela, eta izenak baino garrantzitsuagoak direla eztabaidatzen diren gaiak.