Itxi

Nazioarteko Bakegintza

Jone Otero:"Gatazka baten ondoren isilarazten diren istorio gehienak emakumeenak dira"

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Mugen Gainetik eta Baketik Fundazioaren artean egindako proiektuaren harira Jone Otero ikerlariak "Emakumeen parte hartzea memoriaren eraikuntzan, Euskadiko eta Guatemalako esperientziak" txostena idatzi du. Gainera, Latinoamerikan bakegintzan lanean ari diren emakume batzuk ezagutu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bakegintzan lanean ari diren Mugen Gainetik eta Baketik Fundazioaren laguntzaz, azken egunotan, Latinoamerikako errealitatea ezagutzeko emakume aktibisten bisita izan dugu Euskal Herrian. Luz Marina Hache kolonbiarra eta Elisabet Moreno Guatemalarra ezagutu ditugu, eta horri guztia marko teorikoa jartzeko, Jone Oterok, "Emakumeen parte hartzea memoriaren eraikuntzan, Euskadiko eta Guatemalako esperientziak" txostena aurkeztu digu; kasu zehatzekin errealitate baten argazkia egin digu.

Audioak (1)