Buruko osasuna
Iratxe Etxebarria: "Baja bat hartu eta terapia izateko pribilegioa izan dut; askok ez dute aukera hori"
'Burn out' sindromeak jota egin zuen krak. Krisia, gaixoaldia eta sendabidea bilatu arteko bideaz aritu da kazetaria bere etxean, Euskadi Irratian. "Gogorra izan da baina merezi izan du. Ez naiz emakume bera eta ez dut izan nahi, zorionez. Zoroagoa naiz".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskadi Irratian lankide izan dugu Iratxe Etxebarria. EITBn ardurak hartuta zegoen, lanari eman eta eman, euskaldunok leinuz leinu oinordekotzan hartu dugun langile finaren paperean. Burn out sindromeak hartu eta krak egin zuen arte.
Baja, botikak, psikoterapia eta psikiatraren laguntzarekin egin du bi luze bat eta bidaien, musikaren eta liburuen laguntzez bilatu du sendabidea. Bere liburua idatziz ere bai: 7.300 miligramo escitalopram. Buru osasunaren egunean aurkeztu du bere etxean, Euskadi Irratian.