Itxi

Adimen artifiziala

Diskriminazio algoritmikoaren kezka handitzen ari da medikuntzaren arloan

Adimen artifizialak birsortzen eta haunditzen ari dira alborapen edo sesgoak eta bereziki eragiten die, emakume, gutxiengo etniko eta bertsona zaurgarriei. Legeak indartu eta teknologia berrria giza eskubideak kontutan hartuta garatu beharra azpimarratu dute Itziar Alkortak eta Joseba Lakak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Adimen artifizialaren garaian bizi gara, bete betean. Adimen artifizialek ikasi dute eman diegunetik eta ari dira proposamen berriak sortzen gure egunerokorako, bai industriarako, bai gizarte arlorako eta baita medikuntzarako ere. Gaixoen diagnostikoan eta tratamenduetan orokortzen ari da adimen artifizialaren erabilera eta orokortze horrekin batera sortu da, baita ere, kezka bat: diskriminazio algoritmikoaren kezka. Bereziki eragiten die, emakume, guxiengo etniko eta pertsona zaurgarrienei. Haienganako medikuntzak duen jarrera asko aldatu da iraganetik hona, baina zein da arazoa? Adimen artifizialak iraganeko datuetatik, artxiboetatik, ikerketetatik ere edan dutela, eta iraganeko diskriminazio horiek gaur egun erreproduzitzen eta haunditzen ari direla algoritmoak.

Erronka horri nola heldu aztertzen aritu dira berriki Italian Europako bioetikariak. Tartean Itziar Alkorta, EHUKo katedraduna. Handik bueltan aritu da, gaur, "Faktoria"n, Joseba Laka Tecnaliako arlo digitaleko arduradunarekin batera. Erronka bioetiko eta teknologiko handi horretaz aritu dira: alborapen edo sesgoak baztertuko dituen eztabaida publiko eta adostasun zabalak behar direla adierazi dute, legea indartu behar dela eta teknologia hori giza eskubideak kontutan hartuta garatu behar dela.

Audioak (1)