Itxi

Nanoteknologia

Optec4Life, hobeto jaiotzeko euskal patentea

CIC NanoGUNEtik sortu den zazpigarren enpresa da Optec4Life. Fotonika baliatuta jaiotzera doan haurraren monitorizazioa hobetu nahi duen prototipoa sortu dute. Gizakietan entseguak egin ondoren espero dute datozen hiru-bost urte barru ospitaletan egotea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Osakidetzako erditze geletatik sortutako behar bati erantzunez sortu da Optec4Life, CIC NanoGUNEko zazpigarren spin-off-a.  Fetuetan sufrimendua ote dagoen ikusteko erabiltzen diren teknika inbasiboak sahiestu eta haurraren egoeraren aldibereko monitorizazioa egiteko gailua sortu dute, fotonika eta adimen artifiziala baliatuta jaiotzera doan haurraren etengabeko egoera jakiteko. Patentea egina dute eta animalietan oso emaitza esperantzasuak lortu dituzte. Gizakietan frogatu ondoren, hiru-bost urtean hasiko dira merkaturatzen.

Audioak (1)