HISTORIAREN KORRESPONDENTZIA
Celine Mounole: "Kortsario ingelesek artoski gordetzen zituzten harrapakinak... tartean euskarazko gutunak"
JON ARTANO IZETA | EITB Media
Odisea bat Itsasoko Gutunak erakusketaren harira. Ziburuko Errekoletoetan abiatuz bizpahiru mende gibelera egin daiteke Atlantikoan barrena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskararen ikertzailea, irakaslea, eta euskaltzain urgazlea da Celine Moulone Hiriart-Urruti. Hunkituta gidatu gaitu Itasoko Gutunak erakusketan bertako eskutitzetako sekretuak kontatuz.
"Altxor handia dira gutun hauek. Altxor historikoa eta altxor filologikoa. Hauei eskere XVIII. mendeko euskaldunen idatz-ohiturak azter ditzakegu".