Itxi

Errejon auzia

Lander Martinez: "Sumarren lan handia dugu aurretik, galdutako sinesgarritasuna berreskuratzeko"

Lander Martinezek onartu du dolu egoeran daudela Sumarren baitan. Lehentasuna biolentzia jasan duten biktimei laguntzea dela azpimarratu du eta Sumarren zerk huts egin duen argitzeko lan egin behar dutela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lander Martinezek bere egin ditu Yolanda Diazek Errejon auziaz atzo emandako azalpenak. Gertatutakoa oso mingarria izan dela eta dolua igarotzen ari direla onatu du. Lehentasuna eta eztabaida oraintxe biktimei nola lagundu asmatzea dela esan du "Faktoria"n. Horrekin batera, argitzea zergatik huts egin duten prebentzio neurriek eta aurrera begira, horrelakoak gertatu ez daitezen baldintzak sortzea borroka feministarekin jarraitzeko

Sumarren etorkizun politikoaz adierazi du jakitun direla Sumar alderdi ezberdinek osatutako mugimendua dela eta eztabaidak izango dituztela izan behar dituztenean "berrantolatzeko bada, berrantolatzeko, proiektuaren onerako", eta, batez ere, galdutako sinesgarritasuna eta konfiantza berreskuratzeko. "Atzo ez zen bozeramailearena erabakitzeko unea", nabarmendu du. Dimisorik egon beharko duen ez du argitu nahi izan, aurretiko lanak badituztela iradokiz.

Koalizio gobernua aurrera doala adierazi du, baina, bide batez, onartuta kosta egiten zaiola oraintxe kalkulu politikoa egitea. Yolanda Diaz Sumarren aktibo oso garranzitsua dela defendatu du eta ez duela uste amortizatuta dagoenik.

Audioak (1)