UN Etxea BIME Jaialdian
Begoña Guzman: "Musikak parte hartzea zein elkarrizketa sustatzeko eta topaleku izateko ahalmena du"
Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media
Bilbon du egoitza UN Etxeak, Unesco ren baitan Euskadin dagoen erakundeak, eta Begoña Guzman da bertako kultura arduraduna. BIME Jaialdian izan da "Musika, eraldaketa sozialerako herramienta gisa" izeneko mahaingurua dinamizatzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hamabosgarren edizioa du aurten BIME Jaialdiak. Horren baitan 4500 profesional bildu dita egunotan bertan, eta 90 zuzeneko kontzertu baino gehiago izango dira Bilboko kaleetan. Mahainguruak ere ugari dira eta horietako batean parte hartu du Begoña Guzman, UN Etxean Kultura arduradunak. "Musika, eraldaketa sozialerako herramienta gisa" izeneko mahaingurua moderatzen egon zen, Lucas Lopez, Hugo Castro eta Adrian Sabogalekin. Bide batez, UN Etxean dituzte proiektuak ere ezagutu ditugu Guzmanen bitartez.