Itxi

FRANKENSTEIN DRAKULA ETA BESTE

Aitor Arana: "Euskaldunok badugu, azkenean, literatura gotikoko bilduma bat"

JON ARTANO IZETA

Banpiroak, arima errariak, lurperatzaileak... eta gauaren lanbro-lainotan mugitu ohi diren bestelako izaki eta munstroen kontakizun klasikoak aurkeztu dituzte Liburutegi Gotikoa-n. Dnostiako liburutegirik gotikoenean aurkeztu dute, gainera: Mandasko Dukearen bibliotekan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Idazle, hizkuntzalari eta itzultzailea da Aitor Aranak itzuli ditu hazteko asmo sendoa duen sortako lehen lau aleak: Mary Shelley-ren Frankenstein, Villiers de LÍsle-Adam-en Ipuin ankerrak, Joseph Sheridan Le Fanu-ren Karmilla eta Arthur Conan Doyle-ren Katakunba berria eta beste ipuin batzuk.

Liburutegi Gotikoa bildumak emango ditu ale berriak, Drakula eta Poe-ren ipuinak, adibidez.

Audioak (1)