Itxi

Estatu indarkeriaren biktimak

Jon Mirena Landa:"Forentserik gabe ezin dugu ebazpen gehiago eman. Erakundeei dagokie baliabideak bermatzea"

P.G. | EITb Media

EHUko Zigor Zuzenbideko katedradun eta Estatuko indarkeriaren biktimen aitortzarako batzordeko kideak dei egin du lanean jarraitu ahal izateko auzitegi medikuen arazoa lehenbailehen konpon dadin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jon Mirena Landak salatu du lau urtetan modu boluntarioan aritu direla eta egoerak ezin duela horrela jarraitu. Ia 100 biktima berri aitortu dituzte azken urtebetean baina orain geldirik daude. Batzordea eta prozesua arautzen duen lege bat dagoela gogoratu du Landak, eta euskal erakundei berau betetzea dagokiela. Orain arte egindako lanarekin baikor, adierazi du frogatu dutela Estatuaren aldetik egon zen indarkeria ez zela kontu isolatu bat, "egiturazko indarkeria sakon bat baizik, pertsona jakin batzurengan eragina duena". Baina ezkor, balibide gehiago jarri ezean ezin dutelako aurrera jarraitu.

Bestelako trabak ere izaten dituztela adierazi du, "eta ez bakarrrik sekretupean dauden informazio edo agiriak lortzeko. Segituan nabaritzen nor dagoen eta nor ez informazioa emateko prest. Estatua beti saiatzen da nolabait, bere burua zuritzen eta epaile instruktorearen lana aztertuta ikusten da askotan, ez zegoela gertatutako argitzeko nahirik".

Torturen kasuan, emakumezko edo gizonezko izan, tortura patroi ezberdinak antzeman dituztela argitu du. Eta erantsi du batzuek egin zutela tortura, "baina beste askok bazekitela: autoritate polizialek.... ofiziozko abokatuek ez zuten ezer egiten, forentseek beste alde batera begiratu, fiskalek eta abokatuek ez duten haintzat hartzen.... Hori ere bada egiaren zati bat eta atera behar da, ez politika egiteko, despolitizatzeko baizik eta egia bere gordinean ateratzeko".

Audioak (1)