AEBetako hauteskundeak
Rafael Anchia: "Desio dut behin betirako lurperatzea trumpismoa"
Texaseko ordezkarien ganberako euskal jatorriko diputatu demokrata da Anchia. Kamala Harris pertsonalki ezagutzen du eta uste du baduela zatiketa gainditu, eta sistema politiko batuago bat lortzeko talentua
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Rafael Anchia Texaseko ordezkarien ganbarako diputatu demokratak espero du hauteskunde emaitzek Trump betirako ehortziko dutela eta alderdi errepublikanoak egingo duela berriz lehia politiko zintzora. "Ojala baldin badago errepublikar zati handi bat esaten duena, bere aldeko bozka emango dut baina sinistuko dut emaitzetan, babestuko dut demokrazian, eta baztertu egingo ditut estatu kolpe saiakerak... azken batean, jarraitu ahal izan dezagun herrialde gisa", esan du.