Trump edo Harris, nor nahiago?
Euskal jatorrizko lau estatubatuarrekin solasean
Ekonomiaz, abortuaz, polarizazio politikoaz eta hauteskundeen ostean gertatu daitekeenaz...Kezkaz eta itxaropenez mintzatu zaizkigu Estatu Batuetako hauteskundeen ondoren sortu daitekeen egoeraz, bertan bizi diren euskal jatorrizko lau estatubatuar.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iñaki Zabala amorotoarra Donald Trumpen aldekoa da; baita Nevadako Elkon bizi den Scott Igoa ere. Kamala Harris nahiago dute, aldiz, Kati Iturriria, Bakersfieldeko kaliforniarrak eta Boisen bizi den Steve Mendivek.
Inflazioaren errua leporatu diete demokratei Zabala eta Igoa Trump zaleek, Bidenen presidentziapean dena garestitu dela iritzita eta kritiko, demorkatek zergen bitartez ordaindu nahi dutelako dena, osasungintza esate batera.
Harrisek klase ertaineko herritarrei lagunduko diela uste du aldiz, Iturririak eta bereziki kezkatuta azaldu da Capitolioko matxinadarekin Mendive irakaslea. Bide beretik Iturriria, oso kezkatuta Iturriria, intolerantzia eta faxismoaren aurka egiteko bozkatuko dute biek Kamala Harrisen alde.
Abortuaren gaiak piztu ditu gehien. Emakumeen eskubideak defendatu behar direla aipatu dute Harris zaleek; Igoa boto emaile errepublikanoak argi du berriz, berarerntzat abortua pekatua dela eta beti izan da abortuaren kontrakoa.
Azkenik, polarizazio politikoa herritarrengana iritsi dela eta oso barneratuta dagoela aitortu dut. Bat etorri dira denak esaterakoan jendea segituan berotzen dela politikaz hizketan hasi orduko eta lanean jada ez dela hizketagaia.