Euskalgintzaren Kontseilua
Idurre Eskisabel: "Arriskutsua da lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak kontrajartzen dituen diskurtsoa"
Izaro Insausti | IETb Media
Euskararen aurkako oldarraldi judizialak ez du etenik Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera. Epaitegietako kolpeak ez ezik, kezkagarria dela dio jurisprudentziak eraginda sortu den aldez aurretiko prebentzio jarrera, Getxoko udaltzainen lan eskaintza kasu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Europako hizkuntza gutxituen elkargune izango den ELEN - Europako Hizkuntzen Normalizaziorako Sarearen Batzar Orokorra - antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. 74 erakunde elkartuko dira Bilbon, 25 estatu desberdinetakoak, hizkuntza minorizatu batekin bizi diren 50 milioi europar ordezkatuz. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak Faktorian esan du Euskal Herrian euskararekin den kezka errepikatzen dela mundu osoan gainerako hizkuntza gutxituekin: "Dimentsio sozio-politiko guztian, boteretsuak boteretsuago eta ahulak zaurgarriago".
Euskararen aurkako oldarraldi betean
Orain urtebete Bilbon egin zen manifestazio jendetsuan ikusi zuen Kontseiluak herritarren babesa eta kezka zabaldua zela. Eskisabelek gaineratu du, gainera, azken urtean ez dela eten epaitegietatik datozen euskararen aurkako epaiak. Oldarraldiak handia izaten jarraitzen duela azaldu du, gaineratuz are kezkagarriagoa dela jurisprudentziak eraginda aldez aurretik lan eskaintzetan euskara mugatzeko hartu den jarrera; Getxoko udaltzaingoaren lan deialdi publikoa kasu. Are gehiago, jokoan dagoena zerbitzu publikoaren egokitasuna da, eta ez lan eskubideen urraketa, Eskisabelen aburuz.