Kultura sormena
Edurne Azkarate: "Purua izate hori bukatu da. Mestizoagoak izango gara baita nortasun kontuetan ere"
Bazterretik erdigunera eta gazte izatetik heldu arora egiten ari den bideaz aritu da aktorea: Nik uste dut egunen batean kaspa bilakatuko naizela eta homogeneo. Beste periferia batzuk sortuko direlako, jende desberdinagoak izango ditugulako inguruan eta, ojala! gure mugak zabalduko ditugulako"
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaztetik helduarora eta periferiatik erdigunera egiten ari den bideaz mintzatu da Edurne Azkarate "Faktoria"n eskainitako elkarrizkta pertsonalean. Formol laborategian prestatzen ari diren lan berriaz, antzerkiaz, zineaz, euskarazko zineaz, hizkuntzaz eta garaikidetasun guztiek duten zailtasunez mintzatu zaigu solasaldi atseginean.