Itxi

Nafar Parlamentuko presidentea

Unai Hualde: "Gobernu anitz eta aurrerakoi honek egonkorra dela frogatu du"

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea izan da FAKTORIAn. Egonkortasuna ermatuta ikusten du baina aitortu du erronkak badirela eta horietaz hitz egin behar dela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroak dituen erronka nagusien artean kokatu ditu Unai Hualdek,  zerbitzu publikoak eraldatzea, osasungintza, trantsizio ekologiko eta digitala biezkoak egitea eta  elkar bizitzan ere asmatzea "gero eta gizartee mestizoagoa eta anitzagoa dugun honetan".

Gobernua osatzen duten hiru alderdien arteko sintonia badagoela baina bakoitzak bere ñabardurak dituela azpimarratu du: "Hiru alderdi gaude, sozialistak, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin..... kultura politiko ezberdinak dira, motxila ezberdinak eta iraganak ere ezberdinak. Arlo batzuetan autogobernuaren garapenean, euskararen babesean ikuspuntu ezberdina ditugu... lortu behar dugu aurrera egitea aurrera egin dezakegun arlotan eta moduan".

"Geroa Bai dagoen erakundeetan aurrea pausoak ematen dira euskararen arloan" . esan du baina ez  guk nahiko genukeen hizkuntz politika eginez. "Haratago nahi dugu joan aina lortu dugu eremu mixtan  euskarak puntuatzea.  Ez da nahiko genukeena baina uarera pausoa da".

 

Audioak (1)