Bioetika
Entseguetarako animaliak ez erabiltzea? oso urruti dagoen aukera
Itziar Alkorta EHUko Zuzenbide irakasle eta bioetikariak eta Eli Hijona BioGipuzkoako animalitegiaren arduradunak azaldu dizkigute entseguetarako animaliak erabiltzerakoan zein betekizun dauden legez
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Laborategiko jardunean eta, bereziki, animalien erabileran sortzen diren arazo etikoez aritu gara Faktorian. Gai eztabaidatsua eta sentibera eta horregaitik ari dira zientzialariak alternatibak asmatu nahian. Gizarteak behar dituelako, eskatzen dituelako tratamendu berriak eta botika berriak. "Zero animaliak" helburua oso urrutikoa da oraindik eta animalietan testak egitea derrigorrezkoa. Itziar Alkorta bioetikariak eta Eli Hijona Osakidetzako BioGipuzkoa ikerketa guneko animalitegiko arduradunak azaldu digute zein jarraibiderekin erabiltzen diren hemen laborategiko animaliak.