Arkeologia
Mertxe Urteaga: "Erabaki mahaietan alde batean eta bestean egotea egokitu zait"
Ainhoa Urretabizkaia|Eitb Media
Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologoa da Mertxe Urteaga, eta orain, batez ere, kudeatzaile kargua betetzen duen arren, momentu batetik bestera eskuak zikintzeko batere arazorik ez duela ere erakutsi digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erroman egin duen egonaldi batetik bueltan hartu gaitu Mertxe Urteagak Foru Aldundiko "Ondare historiko eta artistikoaren" bulegoan. Italian "ARS LIGNEA Lehengaiak, Erdi Aroko arkitektura eta diziplina anitzekotasuna" izeneko jardunaldietan egon da, eta Aldundiaren izenean, Urteagak, batez ere, XV. mendeko baserri dolareei buruz hitz egin du. Hainbat ikerketa taldetan aritua izan da, eta azkena, udan Donostiako Ondarreta hondartzan agertutako itsasontziaren arrastoei buruz ere aritu gara.