Gaindegia, 20 urte
Xabier Oleaga:"Ziurgabetasun handia dago gure gizartearen egoera soziekonomiaren etorkizunaren inguruan"
Ainhoa Urretabizkaia|Eitb Media
Gaindegiak 20 urte bete ditu aurten, eta datorren astean Tabakaleran egingo duten ekitaldi batean ospatuko dute. Horren aitzakian, Xabier Oleaga, behategi honen sortzaileetako batekin ibilbidea hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaindegiaren sorreratik Euskal Herriaren argazki sozioekonomiko dinamikoa eskaintzea izan da helburua, eta Oleagaren hitzetan, norabidea aldatu gabe jarraitzen dute lanean hogei urte ondoren ere. Hala ere, bi hamarkada hauetan zenbait aldaketa egin dituzte, tartean, egitura aldetik, batzorde teknikoa sortu dute, eta, beraz, aditu talde baten galbahea pasako dute hainbat urtetan bildu dituzten datu sozioekonomikoek.