Itxi

Elizako abusuak

"Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da. Eliza eta estatuaren akordioa behar da biktimen erreparaziorako"

Angel Gabilondo estatuko herri defendatzaileak Kongresuan txostena aurkeztu ondoren, Elizak eman beharreko hurrengo urratsak aztertu ditugu Eduardo Santos justizia errestauratibo adituarekin eta Alberto Barandiaran kazetari eta ikerlariarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elizak erakunde bezala iraun nahi badu bere baitan izandako abusuen auziari aurre egin beharko diola uste du Alberto Barandiaran kazetariak. Eduardo Santos Nafarroako Justizia kontseilari ohiak ere hala uste du, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela eta Elizka eta estatuak biktimen erreparaziorako akordio bat lortu behar dutela zor historikoa kitatzetzen hasteko. Akordio horrek diru konpentsazio funts bat izan beharko du, biktimen kalteordenei aurre egiteko. Maria Manrique Bizkaiko Elizbarrutiko Adin Txikikoen Babeserako eta Abusuen Prebentziorako batzordeko kideak adierazi du horretarako prest daudela. Nolanahi ere, bai Santosek, baita Barandiaranek ere azpimarratu dute dirua baino euren mina aitortzea eskatu dutela beti biktimek eta haiekin batera egin behar dela bidea, erreparaziotik.

Audioak (1)