Aberriaren impaseak
Joseba Zulaika: "Etsipen mezuak oso arriskutsuak dira euskararen etorkizunarentzat"
40 urte Ameriketan egin ondoren bueltan aurkitu duen Euskal Herriaz idatzi du antropologoak. Inpase egoeran dagoela dio baina hori ez dela zertan porrot gisa hartu behar, irtenbide berrietara jauzi egiteko aukera gisa baizik
Your browser doesn’t support HTML5 audio
40 urte Estatu Batuetan egin ondoren jubilatu zen orain 5 urte. Getarian bizi da, lasai eta pozik. Lasai, pozik, eta Euskal Herriaren etorkizunaz baikor gainera. Aldarte horrekin mintzatu da Euskadi Irratian "Aberriaren inpaseak" aurkezterakoan ere. Euskal Herria inpase egoeran dagoela dio baina inpasea ez dela zertan porrota izan, aukera berrietara jauzia egiteko abagunea baizik. Hala ikusten du, politikaren geroa eta, bereziki, euskararena. Jauzi hori egiteko herri borondatea behar dela dio eta etsipen mezuak oso arriskutsuak direla, hain zuzen ere, borondate horri eraso egiten diotelako: "Ez ditzagun profeziarik okerrenak betetzen utzi", dio.