Azaroaren 25a
Miren Elgarresta: "Zama handia jartzen dugu gazteen gainean, baina helduek ere badugu erantzukizuna"
Emakumeenganako indakeria desagerrarazteko egunean euskal gizarteak erakutsi duen jarreragatik gustura agertu da Emakundeko zuzendaria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Azaroaren 25eko mobilizazio handien biharamunean izan da "Faktoria"n Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria. Emandako erantzunarekin gustura agertu da, baina azpimarratu du urratsak egiten jarraitu behar dela, negazionismoak borrokatzeko eta biktimak babesteko.