Indarkeria matxista
Irati Rusiñol: "Jazarpena salatu ondoren 30 emakumek idatzi didate pertsona berak erasotu ziela esanez"
Eitb Media
Pasa den hilabetean Irati Rusiñolek bizi izan zuen erasoa salatu du sare sozialetan; horren ondorioz, 30 emakume baino gehiago jarri dira berarekin harremanetan, pertsona berak erasotuak izan zirela kontatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Irati Rusiñolen testigantza, azken egunotan sare sozialetan eraso testigantza anonimoek izan duten oihartzunaren beste adibide bat da. "Denuncias Euskal Herria" instagram kontuan oso modu gordinean irakurri dituzu bortxaketa testigantzak, lehen pertsonan idatziriko jazarpenen aitortzak, edota urtetan gordeta izandako erasoen errelatoak. Rusiñolen kasuan, bere kasua zein izan zen azaltzeaz gain, anonimotasunetik ateratzeko arrazoiak ere azaldu dizkigu.
Bestalde, eta gaiari testuinguru sozial eta juridiko bat emateko asmoz, Maider Galardi Fernandez de Agirre, soziologo, kazetari eta EHUn Antropologia Feministako ikerketa taldeko doktoregaia izan dugu batetik, eta, bestetik, Garazi Plazaola Ugarte, Irule, ikuspegi feminista duen zerbitzu juridiko eta psikosoziala eskaintzen duten abokatu taldetik.