AHOZKOAZ ETA IDATZIZKOAZ
Jose Anjel Irigaray: "Txorien txintak, umeen zezelkak eta, halako batean, ...a!"
Jon Artano Izeta | EITb Media
"Ele eta Hitz" liburuan, solasaren, mintzoaren, hizkuntzaren sorrerara joan-etorriko bidaia apailatu du Irigarayk, giza izatearen muinera txangoa, azken batean, bultzi-leihotik "marabila bat den" bilakaeran giltzarri izan direnei erreparatuz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bi dozena liburu baino gehiago eman ditu Irigaray jaunak, "eta beste lauzpabost baditut idatziak" aitortu du Faktorian.
Azken lan honek legoaiari erreparatu dio, dozenaka autore prestigiotsuren lanetatik printzak hartuz, eta jakintza hori guztia gogoeta propioz manieatuz eta txirikordatuz.
Ahozkoaren eta idatziaren arteko arrakalaz ere badakar hausnarketa, baita bertsolaritzaz eta intertestualitateaz ere.