Aurrekontuak
Maddalen Iriarte: "Gobernuak esan die ezetz EH Bilduren bi proposamenei"
Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren bozeramaileak gogorarazi du gobernuena dela aurrekontuak ateratzeko eta aurrekontuetara jende gehiago biltzeko ardura.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
EH Bildurekin zazpi bilera egin eta gero atzo arratsaldean egin zion Jaurlaritzak koalizio abertzaleari aurrekontu-proiektua adosteko Bosgarren eta azken proposamena. Baina gaur goizaldean Bilduk bere ezetza baieztatu dio Jaurlaritzari eta itxitzat eman du gobernuak adostasuna lortzeko negoziazio bideari. Maddalen Iriartek EH Bilduko ordezkariak "Faktoria"n gogorarazi du, ordea, Gobernuarena dela aurrekontuak ateratzeko ardura eta aurrekontu horietara alderdi gehiago biltzeko erantzunkizuna. Azpimarratu du oraindik badagoela akordiorako aukera eta eskatu die Jaurlaritzako alderdiei babestu ditzatela gutxieneko soldata hobetu eta etxebizitza politikak hobetzekjo EH Bilduk aurkeztu dituen emendakinak.