Itxi

Txekiar Errepublikako Kontsula

Mikel Garteiz-Goxeaskoa: "Txekiar Errepublika, batez ere, gure industriari begira dago"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Duela hamaika urtetik Txekiar Errepublikako kontsula da Mikel Garteiz-Goxeaskoa; negozio harremanak sendotzeko asmoz hartu zuen kargua eta horrez gain, kontsularen zereginez aritu gara. Bestalde, abokatua da Itsas Zuzenbidean, eta esku artean izan dituen kasu ezagunenak kontatu dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Txekiar Errepublikako Kontsula da Mikel Garteiz-Goxeaskoa eta Bilbon duen bulegotik zubi lanak egitea da bere zeregin nagusia. Batez ere, bi herrialdeen arteko harreman komertzialak dira bideratu behar izaten dituenak, baina Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren txekiarren kudeaketa administratiboak ere bere gain hartzen ditu. Hala ere, Garteiz-Goxeaskoagaren zeregin nagusia Aylon abokatu bufetean du duela hogei urtetik; Itsas Zuzenbidean espezializatutako abokatua da, eta besteak, beste, "Prestig" auzian izan zuten esku-hartzea zein izan zen azaldu digu.

Audioak (1)