Itxi

Elkarrizketa

Berriozabal: "PSEk galdetu beharko luke Gobernuak zergatik ez dituen estatutua betetzeko etxeko lanak egin"

Araba Buru Batzarreko presidente berriak azpimarratu du EAJren lehentasuna dela Gernikako Estatutua egikaritzea, eta ostean adostea Euskadirentzat estatus berria. Sozialistei hausnarketa eskatu die, ea Espainiako Gobernuak zergatik ez dituen orain arte beharrezko urratsak eman.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aste honetan beteko da hilabete Jone Berriozabalek Araba Buru Batzarreko presidentetza hartu zuenetik. Euskadi Irratiko "Faktoria"n berretsi du EAJk Euskadiren Nazio izaera aitortuko duen estatus berri baten alde lan egingo duela. Uste du, Espainiako Gobernuak aitortu beharko lukeela, Euskadi ez dela Autonomia Erkidego soil bat.

Berriozabalek beste behin esan du, EAJren lehentasuna dela Gernikako Estatutua egikaritzea, eta ostean adostea Euskadirentzat estatus berria. Estatus berri horrek estatuarekiko pareko harremana bermatu beharko lukeela esan digu. Zentzu horretan, sozialistei interpelazioa: hausnartu dezatela Espainiako Gobernuak zergatik ez dituen orain arte beharrezko urratsak eman.

Arabako aurrekontuak onartzeko EH Bildurekin lortutako akordioaz esan du, koalizio abertzalea izan dela gobernuaren lehentasunetara egokitu, eta gobernuak egindako proposamenak osatu dituena. Pozik agertu da akordioarekin.  

EAJ-ren organoak berritzeko prozesu ezberdinen inguruan, adierazi du, zenbait alderdikideren partetik izan dela joko-zikinik, baina, askoz gehiago izan direla garbi jokatu dutenak. Andoni Ortuzarren jarraikortasunaren ingurua, Berriozabalek esan du, ez duela ezelako aukerarik baztertzen.

Audioak (1)