IKUS-ENTZUNEZKOAK
Iker Ganuza, EPE-IBAIA: "Azken bost urteotan zinemagintzako teknikariak etenik gabe ari dira lanean gurean"
Jon Artano Izeta
Udaberritik batuta daude EPE eta IBAIA, "Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio independentea sendotzeko". Iker Ganuza da elkarte berriaren presidentea. Sektoreak garai gozoa bizi duela esan du, eta Eusko Jaurlaritzak zinematografia eskumena lortu izana "albiste ona" dela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Plataformetarako serieak, pelikulak eta telebistarako ekoizpenak egiten dituzte. Euskal ekoiztetxeak bolada onean direla dio Ganuzak; aro horretan dihardutenen lan baldintzak onak direla, eta "talentua badagoela".
Helena Taberna zinegilearen semea da Ganuza, haren bidez egin zuen ikus-entzunezkoetara sarrera. LAMIA ekoiztetxeko buru da orain eta, hain zuzen, Tabernaren Nosotros filma estreinatuko dute aurki.