SUIZIDIOAZ
Jesus Garcia Ferreiro, mina jasanezina zen
Jon Artano Izeta
1999ko maiatzean bere burua hil zuen 18 urteko gazte laudioar batek. Suizidioak "krater bat" eragin zuen maite zutenengan. 25 urte geroago atzera begira jarri dira Aitor Aspuru eta Arantza Fernandez. Ulertu nahian jarri dira atzera begira, "trauma landu eta ikasgaia atera nahian".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aspuru kazetaria da eta eskolan mahaikide zuen mutilaren istorioa kontatu du, lehen pertsona erabiliz, AIARALDEA.EUSen. Horretarako Jesus Garciaren bikotekide izandako Arantza Fernandez elkarrizketatu du, besteak beste. Fernandezek esan du oso gogorra izan dela gaiaz publikoki hiz egitea, baina on egin diola.
Jokabide suizidari arreta emateko telefonoa: 024. ITXAROPENAREN telefonoa: 717 003 717.