Itxi

Hizkuntza eskubideak

Amaia Abendaño: "Nik nahi dudana da ertzain batek inoiz gehiago ez esatea 'hablame en español'"

Jone Larrañaga | EITB Media

Joan den urtean ertzainek eman zioten tratuagatik kexa agertu zuen Ararartekoarenean. Arartekoak eskatu dio Segurtasun sailari berma dezala euskarazko arreta eta berma dezala errespetuzko tratua euskaraz artatzea eskatzen duten herritarrekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2023an Donostiako Herrera auzoan dute abiapuntua gertakariek. Manex lagunak gaizki aparkatuta zuen autoari isuna jartzera zihoazen bi ertzainei euskaraz zuzendu zitzaien Amaia Abendaño. Gazteleraz hitz egin ziezaiola erantzun zion agenteak. Elkarrizketa huts behar zuena liskar bihurtu zen: istiluen kontrako poliziak bidali zituen Ertzaintzak. Manex miatu egin zuten eta identfikatzeari uko egin zietela argudiatuta, isuna jarri zieten biei.

Gertakari honen ondoren jo zuten Arartekoarengana eta kexa horretatik abiatuta, txosten mardula egin du orain herri defendatzailearen bulegoak. Arartekoak eskatu dio Segurtasun Sailari euskarazko arreta berma dezala. Baina, hori bakarrik ez; gomendatu dio, baita ere, berma dezala ertzainek errespetuzko tratua izan dezatela herritarrekin, kezkaz onartzen baitu Arartekoak ertzainak euskaraz aritu daitezen eskatzeak gatazka egoerak sortzen dituela herritarren eta polizien artean.

Roberto Moreno, Aratekoaren bulekoko hizkuntz eskubideen arduraduna.

Amaia Abendañok ez du barkamenik nahi, baina exijitu nahi du neurriak har ditzatela Ertzaintzako komisarietako agenteek ez dezaten gehiago esan "háblame en español". Roberto Moreno Arartekoaren bulegoko hizkuntza eskubideen arduradunak, berri, azpimarratu du administrazioak ardurak dituela, horrelako salaketak ikertu egin behar dituela, eta gaizki egin duela frogatzen denean, erantzukizunez neurriak hartu behar dituela.

Audioak (1)