Itxi

Gatazkak

Bakerik ez lurrean

Gatazka lekuetan nola dauden kontatu digute Fatima kurduak, Patri Keiradine euskaldun-libaniarrak, Yaser Hamed futbolari palestinarrak eta Anhleina Drozd ukraniarrak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Belen jaio zen haurtxoari kantatzen ari gara gaur, Belenen kanturik egiten ez den garaian: Bertako agintariek bertan behera utzi dituzte gabonetako ekitaldiak. Zisjordaniako errefuxiatu eremu haundiena hartzen duen lekua da gaur egun Belen. Han jaiotzen diren haurtxoen esperantza gatazka hotsek iluntzen duten garaian bizi gara

Erlijio ospakizunak garai batean gerran etena ezartzeko garaiak izan ohi ziren;  su-etena ezarri eta bakea ordu batzuz sentitzekoa. Baina ez hango, ez hemengoetan, atsedenik ez dute hartzen gerrek, gaur egun.

Gu gabonetan gaudela, gerra betean dira munduko bazterrak. Hala egiaztatu digute Faktorian elkartu ditugun lau ahotsek:

Fatima kurdua da, Siriako Alepo ondoan jaio zen eta lau urte zituela atera zen bertatik ihesi, Sirian gerra lehertu zenean. 16 urte ditu gaur egun eta Villabonan bizi da, errefuxiatuta. Herri kurduari ahotsa jartzera etorri da, inor bere herriarekin ez delako gogoratzen.

Patri Keiradinek aita du libaniarra. Haren senideak Israelgo bonbardaketetatik ihesi egon dira bi hilabetez. Etxera itzulita daude baina ez dira bake ahulaz fio. 24 orduz zelatan dituzte zeru gainean dron israeldarrak.

Yaser Hamed Palestinako futbol selekzio nazionaleko futbolaria da. Qatarren bizi da eta etxera etorrita dago Gabonak pasatzera, Leioara. Bertan kontatu digu Palestinar herriari kendu dioten ahotsa futbolaren bitartez saiatzen dela ematen bera.

Anhlelina Drozd, berriz, Donostiatik Ukrainara itzuli da Gabon jaiak baliatuta, bere jaioterrira: Jorenkara. Gerraren hasieran bonbardaketetan bonbardaketetan txikitu zieten etxea nola berreraikitzen ari diren ikustera joana da ahizpa eta amarekin.

Audioak (1)