GABONETAKO OPARIA
Senpereko errugbilariek pasabide berria egin diote beren jarraitzaile fierrenari; etxetik zelaira
JON ARTANO IZETA | EITB Media
Jojo Saubaber Senpereko errugbi zelai ondo-ondoan bizi da, Kirolalde etxean. Matx guzti-guztiak ikusi ohi ditu. Gurpildun aulki elektrikoan ibilbide arriskutsua egin behar izaten zuen horretarako; horretaz jabetuta, etxetik zelaira pasabidea berritu diote jokalariek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dozenerdi metro izango dira etxetik zelaira, ez gehiago. Bidean, baina, gurpildun aulkian pasa ezin ziren bi eskailera-maila. Senpere errugbi taldekoek eguberri aurretxoan konpondu dute auzia. Pentsatu eta egin. "Fitsik erran gabe etorri eta egin digute arrapala, bihotz onekoak dira errugbilariak eta entrenatzailea. Olentzero pasa da Senperetik" erran digute Maritxu Fagoaga eta Ibai Saubaber amatxi-bilobek.