Itxi

Amiantoa

Jesus Uzkudun: "Haserre gaude aspalditik, gaixotu eta gainera erakundeetatik burla egiten digute"

2022an argitaratu zuten Estatuko Agerkari Ofizialean "Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko legea", baina bi urteren ondotik, oraindik ez dago indarrean. Ekimena zertan den azaltzera etorri da Euskadi Irratiko Faktoria saiora Jesus Uzkudun, amiantoak kaltetutakoen elkarteko kidea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Legea aho batez onartu zuen Diputatuen Kongresuak, baina araudia falta da. Amiantoaren biktimek ez dute konpentsazio-funtsik oraindik Hego Euskal Herrian, eta Jesus Uzkudun, amiantoak kaltetutakoen elkarteko kideak salatu duenez, "haserre" daude: "gaixotu eta gainera erakundeek burla egiten digute". Deitoratu du legea betetzeko borondaterik ez dutela instituzioek, datuak beldurtzeko modukoak izanik ere: 4.500 kaltetu agertzen dira urtero Estatuan amiantoaren ondorioz. "Biktima ikusezinak" direla aldarrikatu du Uzkudunek, eta mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu dio gizarteari.

Audioak (1)