Bizitza erdia sudur gorriaz
Aiora Zulaika:"Tina Turner, Madonna eta Onintza Enbeitaren nahasketa bat izan nahi nuke"
Ainhoa Urretabizkaia|Eitb Media
Arte Ederrak ikasi zituenean, Aiora Zulaikaren lehentasuna ez zen pailazo ikuskizunetan parte hartzea; are gehiago, atzerrira ikastera joan ezinik geratu zenean, Porrotxen dei batek zabaldu zion bide berria: Pirritx ezagutu zuen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ia bizitza erdia darama Aiora Zulaikak sudur gorria jantzita, eta urte hauetan guztietan gertatutakoak biltzen saiatu gara, bere ingurukoek berari buruz esandakoak kontuan hartuta; aritu gara lehen urteez, oroitzapenean gordetako uneez, eta transmisioan utzi duten ondareaz.