IBILIAN IBILIAN
Rakel Andres eta Santi Gasso: "Zaldibiara etxe bila etorri ginen egunean bertan jende mordoa ezagutu genuen"
Jon Artano Izeta | EITb Media
Herrialde Katalanetakoak dira sortzez, kaleumeak. Beren bizi-estiloan ziaboga eman eta baserri batean, eta baserritik, bizitzeko hautua egin zuten. Marroetxe erosi eta bertan bizi dira, Ñañarriren magalean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
36 egunez oinez egin zuen Zaldibiarainoko bidea bikote honek. Horregatik Faktoriak ere oinez egin du Marroetxe baserrirainokoa.
Bi katu -Aske eta Xagu- dituzte, oiloak eta dozenerdi sasi ardi ere bai. Baratza landuko dute udaberritik, eta ahuntz azpi-gorriak ere izan nahi dituzte. Gainera paella politikoak egiten dituzte, enkarguz. Ekarte gastronomikoetan prestatzen dituzte, eta eramateko ere jartzen dituzte.
Santi Gasso Buqueras eta Rakel Andres Dura-k pare bat urte daramatzate Zaldibian. Aurrez beste lauspabost urtez aritu ziren beren jaioterritik joan-etorrian, Marroetxe baserrian konponketak eta birgaitzeak eginaz. Zaldibiarrak jende jatorra direla diote. Jatorrak dira. Bereziak, baina jatorrak! esan du Rakelek. Geu ere bagara berezi samarrak errematatu du, barrez, Santik.