Idi demak, lehen eta orain
Nagore Urkizu: "Nire ametsa erakustaldi batean itzain ateratzea da"
Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media
Errezilgo Belamendi baserrian ditu Nagore Urkizuk idi-pareak:Castaño eta Moro, batetik; Lete eta Rubio, bestetik. Aizarnazabalen jaiotakoa da Urkizu eta etxetik datorkio afizioa, baina orain hartu dute, senarrak eta biek idiak lehiarako prestatzeko ardura.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Umetatik izan du gertu Nagore Urkizuk herri kirol, eta, batez ere, idi dema mundua, eta orain heldutan ekin dio idiak prestatzeari. Errezilgo Belamendi baserrian jarduten da lan horretan, eta egunen batean plazara, lehiara ateratzeko nahi horri tiraka, Lourde Elortza ere gonbidatu dugu solasaldira. Elortza, plazan, idi-deman agertu zen lehen emakumeetakoa izan zen, eta berak kontatu digu nola hasi eta zein oztopo izan zituen lan horretan.