Itxi

Urteberri eguneko kontzertua

Martin Llade:"Musika Klasikoaren lehiakidea reggaetoia bada, salbu gara"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Duela zazpi urte hasi zen Martin Llade, Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urteberri eguneko kontzertua Espainiako kate publikoan ematen, eta, aldi berean, goizero Radio Clasican "Sinfonia de la mañana" izeneko saioa gidatzen du. Bere sorterriaz eta musikarekiko pasioaz aritu gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Madrilen bizi da egun Martin Llade, baina Donostian jaioa da, eta oso umetatik izan ditu literatura eta musika klasikoa zaletasun. Gaur egun, biak uztartuz Radio Clasican "Sinfonia de la mañana" saioa gidatzen du, eta urtero, beretzat oso berezia zen hitzordu batekin hasten du urtea; Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urteberri eguneko kontzertua kontatzen du kate publikoan; beretzat ohore handia dela kontatu digu.

Audioak (1)