KATEDRADUN BATEKIN ELEKETAN
Gorka Jakobe Palazio: "Gorbatxoven garaian euskarazko programa bat egin genuen Moskuko nazioarteko irratian"
Jon Artano Izeta | EITb Media
Beteranoenetakoa da Kazetaritza fakultatean. Teknofilo petoa "89an ordenagailua ekarri nuen, harrigarri zitzaidan zenbatek zerabiltzaten, artean, idazmakinak!"; ekimen harrigarrikoa "Enkarterriko odol nafarragatik izango da"; eta aitzinatean interesatua. Ezohiko irakaslea da Palazio jauna.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hurtado de Amezaga eta Bizkaiko Zubia diseinatu zuenaren ondorengoa dela dio Gorka Jakobe Palaziok Katzetaritza fakultateko irakasleak. LINUX zale borrokatua da, kritikoa unibertsitatean boladan dauden joerekin, "burokrazia egundoko balazta da unibertsitatearentzat", eta medio handiekin. Erretiroa hartzeko gogo zipitzik, arrankea ez baitzaio batere kamustu. Euskaldunok Baxkortostan edo Baxkiriatik gatozela azaldu digu.