Itxi

Elkarrizketa

Legarreta: "Egingo dugu ahalegina adin txikiko etorkinak hartzeko akordioa datorren astean etor dadin"

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteri eta Erronka Demografiko sailburuordeak uste du Kanarietara iristen diren adin txikiko migratzaileak estatuko erkidegoetan banatzeko akordioa epe laburrean etor litekeela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Atzerritarren legearen erreformak blokeatuta jarraitzen duen honetan, Kanarietara iristen diren adin txikiko migratzaileak beste erdikegoetara lekualdatzeko Kanarietako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak mahai gainean jarritako proposamenaren akordioa datozen egunetan gauzatuko delakoan itxaropentsu mintzatu da Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteri eta Erronka Demografiko sailburuordea. Negoziaketetan oso aurreratuta daudela dio. Une honetan, gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegora gurasorik gabe etorri diren 800 adin txikiko inguru daudela, horiek artatzeko aldundien esku dauden zentroak "aspalditik tentsionatuta" daudela azpimarratu du, eta egiturazko erantzunak behar direla.

Horrez gain, atzerritarren lan baimenen inguruan adierazi du urte haseratik Eusko Jaurlaritzaren esku geratu arren, oraindik ez direla gauzatzen ari.

Audioak (1)