Guardian Glassen itxiera
Ainize Gastaka, Laudioko alkatea: "Kanpoko enpresa bat badago Guardianen ekoizpena jarraitzeko interesatua"
Horretarako, labearen itzaltzea kontrolatzea gakoa dela azpimarratu du Gastakak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Atzo Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen labea modu kontrolatuan itzaltzeko konpromisoa lortu zuela enpresaren zuzendaritzaren partetik. Ainize Gastaka Laudioko alkatearen arabera, gakoa da nola itzaltzen den labea, gero ekoizpenarrekin jarraitu ahal izateko. Eta "Faktoria"n aurreratu duenez, badaude hainbat enpresa interesa agertu dutenak. Bereziki, kanpoko enpresa baten kontaktuak aipatu ditu Gastakak.