Migrazioa eta Estatu Batuak
Estatu Batuetako migranteak, deportazioen beldur
Trumpen deportazioek alarma gorriak piztu dituzte Catalina migrantearen etxean, Josune Labandibarren Uthako eskolan eta Janire Lamikiz abokatuaren bulegoan. Hiruren testigantzak jaso ditugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Faktoria"n Migrazio arriskuan dagoen Catalinarekin hitz egin dugu. 29 urte daramatza Dallasen, bizitzen eta lanean, baina ez du legezko agiririk behin baino gehiagotan eskatu duen arren.
Utahko Logan herriko institutoan lan egiten du Josune Labandibarrek eta bere eskolan migranteen seme-alabak eskolara joan gabe ikusi ditu, beldur direlako. Janire Lamikiz abokatua asilo gaietan espezializatua da eta uste du Trumpen asmoek ez dutela aurrera egingo, Konstituzioak debekatuko ditu kanporatzeak